TRATAMENDUAK

HORTZ ZUBIA

Odontologoak hortzak tailatzen ditu, eta hortz horiek eremu edentula bakoitzaren muturretan jarriko dira euskarri gisa. Hortz horietan, behar bezala doitutako zubiak zementatuta egongo dira.

Horretarako, odontologoak hozkadaren inpresioak eta erregistroak hartuko ditu, eta ondoren laborategira bidaliko ditugu. Han, protesikoak pazientearen hortzetako eskaiola-eredu zehatza lortzen du, eta zubien egitura digitalki diseinatzen du, gero materialik onenekin egiteko. Egitura metalikoa edo zirkoniozkoa egin ondoren, zeramikaz estali eta labera eramaten da egosteko, eta, azkenik, pazientearen ahoan zementatzeko bidaltzen digute.